Enkarterriko Berbalagunok txango kulturala antolatzen gabiltza. Aurten, Omako basoa bisitatuko dugu, artean eta naturan murgilduz. Egun pasa egingo dugu: goizean zehar, Omako basoaren bisita gidatua gauzatuko dugu; eta horren ostean, bazkaltzera joango gara.
Enkarterritik elkarrekin joateko, autobusa antolatu dugu. Balmasedako bus geltokitik aterako gara, goizeko 9:00etan; eta 18:00etan bueltatuko gara. Behar izanez gero, Enkarterriko beste herrietatik jasotzera pasatzeko aukera ere egongo da.
Oharrak:
– Izen-ematea: izena ematea ezinbestekoa da. Interesatuta baldin bazaude, enkarterri@aek.eus edo 671 070 044 (whatss app) idatzi. Izena emateko azken eguna: apirilak 18.
Adi egon: eman izena lehenbailehen, plazak mugatuak baitira.
– Prezioak:
- Enkarterriko biztanleentzat: 10 euro.
- Enkarterritik kanpoko biztanleentzat: 15 euro
– Nola ordaindu?: Bizzum-en bidez. Izena ematean, Bizzum-a egiteko zenbakia helaraziko dizugu. Kontzeptua: “Omako basoa – autobusa eta bazkaria”.

