Menu Close

Maskarada ikustera joateko AUTOBUSA

Aurtengo inauterietarako, plan berezia antolatu dugu: Martxoak 15, Barkoxera (Zuberoara) joango gara, Maskarada ikustera. Barrikadak, dantzak, bertsoak, musika, Beltza eta Gorriak… prest zaude Euskal Herriko tradizioetan murgiltzeko?

Enkarterritik elkarrekin joateko, autobusa antolatu dugu. Balmasedako bus geltokitik aterako gara, goizeko 9:00etan; eta 23:00etan bueltatuko gara (Barkoxetik 19:00etan aterako gara). Enkarterriko beste herrietatik jasotzera pasatzeko (goizean, zein gauean), aukera ere egongo da.

Oharrak:

Izen-ematea: izena ematea ezinbestekoa da. Interesatuta baldin bazaude, enkarterri@aek.eus edo 671 070 044 (whats app) idatzi. Izena emateko azken eguna: martxoak 12.

Prezioak:

  • Enkarterriko biztanleentzat: 5 euro.
  • Enkarterritik kanpoko biztanleentzat: 10 euro

Nola ordaindu?: Bizzum-en bidez. Izena ematean, Bizzum-a egiteko zenbakia helaraziko dizugu. Kontzeptua: “Maskarada – autobusa”.

Otorduak: otorduetarako, etxetik zer edo zer ekarri ezazu (batez ere, afarirako).