Menu Close

Gordexolan euskara praktikatu nahi?

Euskara praktikatu nahi duzu Gordexolan?

Urte berriarekin batera, aukera berriak datozkigu: Gordexolan euskaraz praktikatzeko talde berriak sortuko ditugu.

– Noiz bilduko dira?

Zure ordutegiaren arabera. Idatziguzu, nahiago dituzun EGUNAK eta ORDUAK zehaztuz, eta zure antzerako ordutegia duen jendea aurkituko dugu.

– Zenbat ordaindu behar da?

Ezer ez! Berbalagunean parte hartzea guztiz DOHAINIK da; gainera, hamaika abantaila izango dituzu: deskontuak, opariak, zozketak….

– Nola eman dezaket izena?

Hainbat aukera dituzu: bidali whatsappa (671 070 044), galdetu zure herriko euskaltegian edo klikatu lotura honetan http://emanizena.praktikatu.eus/ eta bete formularioa.

 

Animatu eta parte hartu! Euskara zu zara!