Menu Close

EUSKARA ZU ZARA!

Kaixo, lagunak!

Zelan ibili zarete? Uda joan zaigu eta errutinara bueltatu gara. Baina errutina guztiak ez dira txarrak: gu hemen gaituzue ikasturte berriari ekiteko gogoz. Dagoeneko hasi gara Enkarterriko Berbalagunok taldeetan biltzen euskaraz mintzatzeko. Zuek ere parte hartu nahi duzue? Erraza da: izena eman besterik ez duzue egin behar; ondoren, dinamizatzaileak dituzuen aukeren berri eman eta ondo datorkizuen taldea eskainiko dizue.

Parte hartzea DOHAINIK da, eta hamaika abantaila daude: deskontuak, opariak… eta, noski, eskualdeko jende jatorra ezagutzea!

IZENA EMATEKO bidali whatsappa edo deitu 671 070 044 telefonora; pasatu Hizkuntza Eskolatik edo AEKko euskaltegitik; edo nahiago baduzue, klikatu lotura honetan > emanizena.praktikatu.eus

Aurtengo kanpainarako bideoa hemen ikus dezakezue: https://www.youtube.com/watch?v=-yAth0ZpMvM&feature=youtu.be

Enkarterriko Berbalagunera etorri, Enkarterriko Berbalagun bihurtu… EUSKARA ZU ZARA!