Hurrengo Gurasolagun ekintza “jolas gaitezen euskaraz” izango da. Ekainak 9, igandean, 11:30ean egingo dugu, Karrantzako Ambasaguas auzoan. Ekintza honi esker, umeek zein gurasoek ondo pasatzeko aukera izango dute, baita ikasteko ere. Izan ere, gogoratu, Albert Einsteinek zioenez, “jolasa ikertzeko modurik hobena” dela.
Erabiliko den euskara erraza izango da; eta 4 – 10 urte bitarteko haurren familientzat gomendatuta dago. Gogoratu, halaber, ekintzak familian egitekoak direla, gurasoek parte hartu behar dutela eta ezin izango dela umerik bakarrik egon.
Leku kopurua mugatua da, eta ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea. Izena emateko epea: ekainaren 7ra arte. Horretarako, 671 070 044 telefonora whatsapp mezu bat bidali edo enkarterri@aek.eus helbidera idatzi honako datu hauek zehaztuz: familiako kide kopurua, izen-abizenak eta haurren adina.
Zatoz, familia, eta praktikatu euskaraz gurekin; erraza da!