Menu Close

Berbalagun ekintza Alonsotegin

Hurrengo Gurasolagun ekintza Mihiluze-jolas tailerra izango da. Apirilaren 12an (ostiralean), Alonsotegiko liburutegi zaharrean, 17:30ean egingo dugu. Urtxintxa eskola izango dugu gurekin, ekintza dinamiko eta parte-hartzailea dinamizatzen. Partaideek hainbat erronka gainditu beharko dute, rol ezberdinak interpretatuz.

Erabiliko den euskara erraza izango da; eta 6 – 12 urte bitarteko haurren familientzat gomendatuta dago. Gogoratu, halaber, ekintzak familian egitekoak direla, gurasoek parte hartu behar dutela eta ezin izango dela umerik bakarrik egon.

Leku kopurua mugatua da, eta ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea. Izena emateko epea: apirilaren 10a arte. Horretarako, 671 070 044 telefonora whatsapp mezu bat bidali edo enkarterri@aek.eus helbidera idatzi honako datu hauek zehaztuz: familiako kide kopurua, izen-abizenak eta haurren adina.

Zatoz, familia, eta praktikatu euskaraz gurekin; erraza da!