Menu Close

Gurasolagun Ekintza Sopuertan

Korrika heltzear dagoenez, hurrengo Gurasolagun ekintza zigiluekin egiten den estanpazio tailerra egingo dugu. Martxoaren 2an (larunbatean), Sopuertako Auzo Etxean, 11:00etan izango da. Estanpazio tailer dibertigarri honi esker, Korrikarekin zerikusia duten apaingarriak egiten ikasiko dugu. Beraz, etxean dituzun kotoizko poltsa, arropa edota oihal zuriak ekar itzazu!

Erabiliko den euskara erraza izango da; eta 4 – 10 urte bitarteko haurren familientzat gomendatuta dago. Gogoratu, halaber, ekintzak familian egitekoak direla, gurasoek parte hartu behar dutela eta ezin izango dela umerik bakarrik egon.

Leku kopurua mugatua da, eta ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea. Izena emateko epea: martxoaren 1era arte. Horretarako, 671 070 044 telefonora whatsapp mezu bat bidali edo enkarterri@aek.eus helbidera idatzi honako datu hauek zehaztuz: familiako kide kopurua, izen-abizenak eta haurren adina.

Zatoz, familia, eta praktikatu euskaraz gurekin; erraza da!