Menu Close

Gurasolagun Ekintza Sopuertan

Istorio harri-garriak sortzeko tailerra errepikatuko dugu, Abenduaren 2an (larunbatean), Sopuertako Auzo Etxean, 11:00etan: harri koskorretan pertsonaiak eta elementuak margotu, eta haiekin guztion artean istorio miragarriak asmatuko ditugu.

Erabiliko den euskara erraza izango da; eta 4 – 10 urte bitarteko haurren familientzat gomendatuta dago. Gogoratu, halaber, ekintzak familian egitekoak direla, gurasoek parte hartu behar dutela eta ezin izango dela umerik bakarrik egon.

Leku kopurua mugatua da, eta ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea. Izena emateko epea: abenduaren 1era arte. Horretarako, 671 070 044 telefonora whatsap mezu bat bidali edo enkarterri@aek.eus helbidera idatzi honako datu hauek zehaztuz: familiako kide kopurua, izen-abizenak eta haurren adina.

Zatoz, familia, eta praktikatu euskaraz gurekin; erraza da!