Menu Close

Gurasolagun ekintza Gordexolan

Gurasolagunon hurrengo ekintza istorio harri-garriak sortzeko tailerra izango da. Harri koskorretan pertsonaiak eta elementuak margotu, eta haiekin guztion artean istorio miragarriak asmatuko ditugu. Azaroaren 17an, ostiralean egingo dugu, Gordexolako Kultur Etxean; eta 17:30an hasiko gara.

Erabiliko den euskara erraza izango da; eta 410 urte bitarteko haurren familientzat gomendatuta dago. Gogoratu, halaber, ekintzak familian egitekoak direla, gurasoek parte hartu behar dutela eta ezin izango dela umerik bakarrik egon.

Leku kopurua mugatua da, eta ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea azaroaren 15a baino lehen. Horretarako, 671 070 044 telefonora whatsap mezu bat bidali edo enkarterri@aek.eus helbidera idatzi honako datu hauek zehaztuz: familiako kide kopurua, izen-abizenak eta haurren adina.

Zatoz, familia, eta praktikatu euskaraz gurekin; erraza da!