Menu Close

Gurasolagun tailerra Balmasedan

Kaixo, familiak!

Apirilaren 28an, ostirala, Gurasolagunok hitzordua dugu Balmasedan: tenpera naturalak sortzeko tailerra egingo dugu. Arratsaldeko 17:30ean izango da, Horkasitas jauregian. Bapore Atelierren eskutik, pigmentu naturalak erabilita tenperak sortzen ikasiko dugu, eta etxera eramango ditugu margolan ikusgarriak egiteko.

Beti bezala, erabiliko den euskara erraza izango da; eta 5 – 9 urte bitarteko haurren familientzat gomendatuta dago. Gogoratu, halaber, ekintzak familian egitekoak direla, gurasoek parte hartu behar dutela eta ezin izango dela umerik bakarrik egon.

Leku kopurua mugatua da, eta ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea. Izena emateko epea apirilaren 26an itxiko da. Horretarako, 671 070 044 telefonora whatsap mezu bat bidali honako datu hauek zehaztuz: familiako kide kopurua, izen-abizenak eta haurren adina.

Zatoz, familia, eta praktikatu euskaraz gurekin!