Menu Close

Martxoko Irakurzale kluba: Bihurguneko nasa

Martxoaren 23an, ostegunean, Irakurzale klubak bere hurrengo hitzordua izango du. Oraingoan, Uxue Apaolazak idatzitako Bihurguneko nasa ipuin-bildumari buruz arituko gara. Balmasedako Enrique Bedia Liburutegian elkartuko gara, 19:00etan eta ordubetez egongo gara.

Animatu eta etor zaitez euskal literaturaz gozatzera!