Menu Close

Urtarrileko irakurgaia: Arotzaren eskuak

Neguko opor egunetan goxo-goxo etxean egoteko plan ederra proposatzen dizugu: irakurzale klubeko hurrengo liburua irakurtzea. Urtarrilaren 12an, osteguna, arratsaldeko 19:00etan Alberto Ladron Arana idazlearen Arotzaren eskuak eleberriari buruzko solasaldia egingo dugu Balmasedako liburutegian.

Nola funtzionatzen du Irakurzale klubak?
Hasteko izena eman behar duzu: 671 070 044 telefonora mezua idatziz. Ondoren, hilabeteko irakurgaia liburutegian jasotzen dugu (edo norberak lortzen du) eta bakoitzak bere erritmoan irakurtzen du etxean; gero, haren gaineko solasalditxoa egiteko liburutegian. Solasaldira liburua erdi-irakurrita etor zaitezke, edo apunteekin (kar-kar-kar), kontua irakurketaz gozatzea eta hitz egitea baita.

Informazio gehiago behar baduzu, edo zure herrian irakurzale kluba abiatu nahi baduzu, hona hemen gure kontaktua: 671 070 044 edo enkarterri@aek.eus

Etor zaitez gurekin euskaraz irakurtzera!