Menu Close

Durangoko azokara goaz!

Kaixo, lagun!

Aurten 57. Durangoko euskal liburu eta diskoen azokara joateko autobusa antolatu dugu. Abenduaren 8an, ostegunean, joango gara elkarrekin Enkarterritik. Autobusa Balmasedatik abiatuko da goizeko 9:30ean, eta Kadagua ibarreko hainbat herritan geldialdia egiteko aukera egongo da (izena-ematean adostuko dugu non hartuko zaitugun); Durangora heldu eta egun osoa izango dugu egunaz gozatzeko. 20:00etan abiatuko gara Durangotik Enkarterrira itzultzeko.

Autobuserako bonoak 3€-ko prezioa du, eta lekuak esleitzean Irakurzale klubeko kideek eta Berbalagunek lehentasuna izango dute; beraz, azkar ibili eta zuen lekua erreserbatu abenduaren 2ra arte, berau barne.

Berbalaguna ez bazara, ez kezkatu. Jar zaitez gurekin harremanetan, eta lekuak badaude, eramango zaitugu Durangora – eta bide batez, Berbalagunekin zein ondo pasatzen dugun ikusiko duzu!

Autobus-bonoa eskuratzeko edota informazio gehiago lortzeko, 671 070 044 telefonora edo enkarterri@aek.eus helbidera idatzi.