Menu Close

Gurasolagunak Gordexolan: tailerraren kronika

Apirilaren hasieran, Gurasolagunok Gordexolan bildu ginen bi helburu betetzeko: euskaraz mintzatu eta familian amets-harrapakariak egitea. Kanpoan eguraldiak ez zuen atsedenik ematen, baina kultur etxe barruan giro aparta izan genuen. Aitziber eta Izaskunen argibideekin, amets-harrapakari bikainak egiteko urratsak egin genituen. Askotariko materialak izan genituen aukeran: kolore ezberdinetako hariak, lumak eta bolatxoak. Bakoitzak nahi izan zituen koloreak aukeratu zituen, irudimena askatu eta harrapakaria egiteko.

Primeran pasatu genuen euskaraz familian, baita beste familia batzuekin ere. Hurrengo ekintzak Karrantzaraino eramango gaitu. Karrantzako Kultur Etxean auto-eoliko bat egingo dugu, eta energia eolikoaren funtzionamendua ikasiko dugu. Ez galdu aukera, eta etorri gurekin euskaraz bizitzera!

Hona tailerrak eman zituen argazki batzuk. Bai politak gure amets-harrapakariak!