Menu Close

Gueñesen bisita gidatuaren kronika.

Pasa den larunbatean, azaroak 20, “Enkarterri ezagutuz” ekimenaren barruan Gueñeseko txokorik interesgarrienak ezagutzeko aukera paregabea izan genuen Jorge Gomezen eskutik.

Udaletxe aurrean bilduta, eraikin honen eta hura inguratzen duen Arenatzarte parkearen historia interesgarria ezagutu genuen, baita jauregi eder hau eraiki zuen Urrutia-Galdames familiarena ere.  Aurrekariak behin ezaguturik, arte eta natura uztartzen dituen Arenatzarte parkea bisitatu genuen, non zuhaitz zaharrek zein eskultura modernoek guztion miresmena jaso zuten. Parketik paseo txikia eman ostean, udaletxera sartu ginen etxe barruko apaingarriak eta bitxikeriak ikusteko; etxe ederra Gueñestar guztien etxea!

Amaitzeko, Gueñeseko eliz erraldoia bisitatu genuen kanpotik. Pena izan zen azkenean barrura sartu ezin izana. Beno, hurrengorako!