Menu Close

Enkarterriko Egunean Behin lehiaketa bueltan da!

Enkarterriko Berbalagunon lehiataldea martxan jarriko da gaurtik aurrera. Bi sari egongo dira astero: taldeko onenarentzat eta zozketa bidezko irabazlearentzat. Sariak Enkarterrin ekoiztutako produktu bikainak izango dira.
Parte hartzeko Egunean Behin jokoaren aplikazioa zure telefonoan deskargatu, Enkarterriko Berbalagunon taldera batu eta joka ezazu!
Asteroko zozketan parte hartzeko, eta saria jaso ahal izateko, zure telefonoa beharrezkoa dugu, beraz, bidali whatsapa 671 070 044 zenbakira jokoan duzun izena zehaztuz.
Lehiatu zaitez euskaraz gurekin!
Enkarterriko Berbalagunon Egunean Behin lehiaketa