Atzo Balmasedatik betaurreko birtualen bidezko ibilbide gidatua burutu genuen. San Severino plaza, lehen Merkatu plaza, Martin mendia kalea, Gaztelua, Zubi zaharra, hiribildua inguratzen zuten harresiak, ateak… ibilbide osoan zehar, Balmasedako bazterretan eta memoria bizian murgildu ginen. Ekintza dibertigarri eta hezigarri honi esker, Balmaseda gaur egun eta Balmaseda XV. mendean nolakoa zen ikusi genuen eta azalpenak entzun genituen, gure hiri eta eskualdeko historia ikasiz.
Eskerrik asko etorri zineten eta parte hartu zenuten guztioi!