Pasa den ostiralean, azaroak 19, “Gurasolagun pasaportea” ekimenaren barruan familientzako istorio harri-garriak sortzeko tailerra egin genuen. Familia barnean transmisioan eragiteko tailer honetan gurasoak eta umeak elkarrekin aritu ziren harriak margotzen eta pasadizo politak eratzen.
Hasteko, harri margotu batzuk lagundurik, partaide guztien artean istorio ederra osatu genuen, non lamiek, sirenek eta herensugeek abentura zoragarriak bizi zituzten elkarrekin. Lehenengo istorio hau sortu ondoren, harriak margotzeari ekin genion; besteak beste, pertsonaiak, animaliak, loreak, etab. izan ziren marrazkirik arrakastatsuenak. Saioa amaitzeko beste pasadizo harri-garria asmatu genuen.
Familian euskaraz arratsalde ederra igarotzeaz gain, umeek harri polit batzuekin bueltatu ziren etxera, irudimenak hegan egiten jarrai dezaten.