Menu Close

Ikasi eztia egiten ERLETEn

Eztia egiten ikasi eta Erlete, Durangaldeko eztigileen elkartea, ezagutu nahi duzu?
Durangaldeko hamabost erlezain txiki Erlete elkartean batu eta eztiola martxan jarri dute. Erlezainek Axpen duten lokalean eztia nola ateratzen eta ontziratzen duten ikusiko dugu, Hegoi Escudero bazkidea lagun.
Atxondarra Euskal Herriko eztien lehiaketan txapelduna izan da, Usurbilen ospatu zen azkeneko edizioan.
Zatoz, eman izena!