Menu Close

WikiEmakumeok DOnK dokumentala Elorrion

Wikipediako editore-taldearen prozesua gertutik ezagutzeko asmoz, Wikiemakumeok DOnK dokumentala ekoitzi du Josi Sierrak eta otsailaren 1ean Elorrioko Errota Kultur Etxean aurkeztuko du, editore taldeko protagonistetako batekin batera, ikustaldi interaktiboan. (Errota Kultur Etxeko areto nagusian, 18:00etan. Sarrera doan).

“Wikiemakumeok taldearen genealogia berreskuratu dugu dokumental honen bitartez. Hainbat emakumek azaltzen dute nondik datorren ekimena, zer egiten duten astero Wikipedian emakumeen eta gizonen biografien arteko oreka bilatzeko. Mundu digitalean ere berdintasun handiagoa lortzeko. Kontakizunak ikus-entzunezko metafora bat ehuntzen du, musika eta biografia femeninoen artean, dibulgazio-asmo argi bat azaltzen, Euskal Herriko hainbat herrietako errealitatea islatuz”, diote dokumentalaren atzean daudenek.