Menu Close

Bizkarsoro filma Durangoko Zugaza zineman

Josu Martinezen filma estreinatuko dute Durangon, urtarrilaren 12an eta 14an. 12koa emanaldi berezia izango da, filmaren egile taldeko kideak bertaratu eta tertuliarako tartea egongo baita.

SINOPSIA: Existitzen ez den herri batean, bost istorio erreal, 1914tik 1982ra gertatuak, ahozko lekukotasunetan eta idazleen testuetan oinarrituak. Haietan barna, XX. mendean zehar Ipar Euskal Herriko herri ttipi batek bizitako aldaketa sozialak agerian.
Hizkuntza baten erroizte eta urrentzea. Eta bizirauteko borroka.

IKUSI TRAILERRA HEMEN