Menu Close

Mendilagun irteera, azkena!

Laaaaasai! Ez da azken-azkena izango, uda ostera arteko agurra baino ez. Baina, aurten irteera mordoa egin dugunez, primeran aritu garenez batean eta bestean, eta gero arte esateko elkartzeko gogoz gaudenez… azkeneko irteera antolatu dugu. Lourdes gidari, Motxotegira joango gara. Itzuli eder ederra izango da, erraza, eta desnibel handirik gabea. Gainera, jan-edana ere egongo da.

Zatoz, eta animatu ingurukoak ere!