Menu Close

Xaboi naturalak egiten ikasteko ikastaroa

Zelako arrakasta!
Azkar batean bete dituzue plazak eta ikastaro berria prestatzen ari gara. Izango duzue laster bigarren deialdiaren berri!
Adi, biak ala biak ere EZ dira Errota Kultur Etxean izango, Txanportakoan baizik.
Warmi Lurrako lagunek xaboi ekologikoa egiten erakutsiko digute Abadiñon. Etxean, azala eta natura babesten dituen xaboia egiten ikasteko gogoz gaude.
Zatoz, eman izena!