Menu Close

Neberondoko itzulia, ezin hobea!

Ia hogei lagun elkartu ginen larunbat goizean, Durangotik atera eta ibilbide zirkularra eginaz, Neberondo, Orozketa, Mugarraren magala eta inguruko paraje ederrak ezagutzeko.

Itzuli bikaina antolatu zuen Mendilagun eta Berbalagun taldeetan aritzen den Lourdesek. Eta gidari izan genituen, baita ere, baso eta bide hauek primeran ezagutzen dituzten beste hainbat lagun ere.

Hurrengo mendi irteera noiz iritsiko zain gelditu gara guztiok, ederra izan zen eta. Eskerrik asko!