Menu Close

Bakailaoa saltsan, SALTSANen eskutik

Pil-pil saltsa modu errazean eta egokian nola prestatu ikasi genuen atzo.

Bakailaoa hiru saltsa ezberdinekin prestatu eta, noski, dastaketa ere egin genuen, ardo goxoz lagunduta.

SALTSANeko Iñakik sukaldaritza-trikimailuak erakutsi eta zergatiak ulertzen lagundu zigun… ea orain etxean errezetak nola ateratzen zaizkigun! Bitartean, Kalebarria kaleko 23. zenbakian Edu zain izango dugu, generorik onena eskaintzeko prest.

Eskerrik asko denoi, asteazken iluntze ederra izan zen atzokoa!

On egin!