Menu Close

Angurreta Harrobira bisita

Victor Arrizabalaga eskultore eta artistak arte garaikiderako espazio bihurtu du Angurreta Harrobia. 1970eko hamarkadatik ustiatu gabe egon den harrobia da Mañarikoa, eta Arrizabalagak, “espazioaren jatorrizko arima” errespetatuz, gunearen erabilera berrasmatu du. Bisita gidatua egin digu paraje ikusgarrian dauden harri, eskultura eta baso artetik.