Menu Close

Hitanoz berba egiten ikasi eta praktikatzeko HIKETALAGUN ikastaroa

Durangaldeko Berbalagunek antolatuta, urtarrilean Iurretan 20 lagunetik gora elkartu ginen Hiketalagun ikastaroan. Ordutik, asteartero, Durangoko Berbagunean elkartzen gara hitanoz berba egiten ikasi eta praktikatzeko.
Izandako arrakasta ikusita, ikastaro berria antolatu dugu orain. Maiatzaren 10ean eta 17an egingo da, Durangoko Berbagunean (Saibi kalea, 10), 18:30ean.

Hitanoa hobetu edo praktikatu nahi duzu? Hauxe zure aukera. Zerotik, eskualdeko hitanoa ikasteko jakinmina duzu? Zuretzako ere badago lekua ikastaroan. Animatu!

 

Bidali Whatsapp mezua eta EMAN IZENA:

639 400 786

Ikastaroa doan da eta interesa duen edonork har dezake parte.