Menu Close

MINTZODROMOA ABADIÑON

Durangaldeko Berbalagunok dinamika berria abiatu dugu aurten. Urtero antolatu izan dugu Durangalde mailako Mintzodromoa Durangon, bada, hemendik aurrera, urtez urte eskualdeko herri desberdinean antolatuko dugu. Aurten Abadiñoren txanda izan da. Abadioko udala, insititutua eta Berbalagunen elkarlanarekin antolatu dugu, atzoko egunean, abenduaren 2an Abadiñoko Probalekuan.

Abadiñoko institutuko 3 eta 4. maillako DBHko ikasleek parte hartu zuten, guztira 135 ikaslek. Hiru gairi buruz hitz egin zuten seiko taldeetan banatuta: Herri kirolak, filosofia eta bertsolaritza. Gaiak aurkezteko, gainera, gonbidatu bereziak izan genituen: Karmele Gisasola, Ainhoa Urien eta Txaber Altube. 15 minutuz jartdun zuten gai bakoitzari buruz, eta ondoren, gonbidatuari galdera egiteko aukera izan zuten.

Parte hartzaile, gonbidatu eta antolatzaileok pozik bukatu genuen eguna. Balorazio positiboa, ezbairik gabe. Hurrengo urtean beste herri baten txanda izango da.