Menu Close

BERBATALDEAK. Igerilekuan

“Ez daukagu beti zertan tabernan geratu; beste nonbaiten ere bil gaitezke… eta datorren astean igerilekuan batzen bagara…?” Esan eta egin. Horrelaxe egin zuten Durangoko berbataldekide hauek. Eta gure lagunen aurpegi irribarretsuak ikusita, bete-betean asmatu zutela pentsa dezakegu. Bai horixe!
Igerilekuko ur beroak eragindako lurrunez inguratuta ageri da gure “sirena-taldea” argazkian. Maite taldekidea ere bertan egon zen, baina berari argazkilari-beharrak egitea egokitu zitzaionez… bada, lasai, Maite, beste baten harrapatuko zaitugu eta.