Durangoko plateruenean Bazkaria ekainaren 6an.
Berbatrikipoteo batekin hasi, goienkalen elkartu,.. eta jai giroan antzokian bazkaria izango dugu 14:30ak aldera. Prezioa 20€.
Zabala da eta euskara elkarte, euskaltegi zein euskaltzale orori gonbidapena luzatu nahi diegu Durangoko berbalagun egunean parte hartzeko.
Izen ematea: Berbaro elkartean, Durangoko udal euskaltegian, AEKk eskualdean dituen euskaltegietan edo Berbalagun tlf.zenbakira deituta.
ARABAR ERRIOXARA IRTEERA
Ekainaren 13an larunbata
IRTEERA:
Goizeko 09:00/09:15etan atera Durangotik
Launa upategietara 11etarako edo helduko gara.
Upategiari bisitaldia, azalpenak, ardo ezberdinen dastaketa, hamaiketakoarekin.
Bisitaldia bukatu eta BIASTERIra, herria ezagutzera.
14:30etan edo Bazkaria Bertsolariekin Launa Upategian.
(Gorka Lazkano eta Gorka Ostolaza)
Arratsaldean bueltarako bidean Bastidan geldialditxo bat egingo dugu.
Berbalagun, ikasle, irakasle, lagun, euskaltzale,burkide,maitale,auzokide, amona…….euskaraz aritzeko gogue besterik ez da biher!