Durangoko Udalak Euskal Astearen 10. edizioa antolatu du. Euskal Asteak egitarau zabala dauka, eta ekainaren 1etik 10era bitartean denetariko ekitaldiak izango ditu; beste askoren artean, hurrengo ekitaldia hauek izango dira:
– Euskal Dantzak: Bizkaia eta Zuberoa (ekainaren 2an – larunbata- 19:30ean) eta Araba, Lapurdi, Gipuzkoa eta Nafarroa (ekainaren 3an -igandea- 12:30ean) Andra Mariako elizpean.
– Bertso tranpa: ekainaren 8an, ostirala, 22:00etan San Agustin Kultur Gunean.
– Nekazaritza Azoka: ekainaren 10ean -igandea- 11:00etatik aurrera Merkatu Plazaren inguruan.
– Kalejira dantzari, trikitilari eta txistulariekin: ekainaren 10ean -igandea- 12:00etan (irteera Andra Mari elizpea).