Menu Close

Joseba Basterra hil egin da

Une txarrak dira Bilboko eta Santutxuko berbalagunentzat. Joseba Basterra gaur goizaldean hil egin zaigu. Bego, Gemma, Agurtzane, Ane eta Guadaren bidelaguna zen duela 16 urte baino gehiago. Mahatserriko Berbalaguneko sortzailea, baita mintza-taldearena ere (oraindik ditugu hemendik mendi ibilbideez osaturiko liburua). Santutxuko gau eskolako sortzailea, 1965ean (argazkian beste sortzaileekin batera, beheko lerroan 3.a eskuinetik). Korrikako laguntzaile eta defendatzaile prestu eta sutsua geurean. Eta, batez ere, maisua, Santutxuko guztion maisua, gure ekimenak aurrera eramateko eredua.

Duela bi aste aurreratu zigun zerbait txarto zihoala, baina ez genuen pentsatu hain azkar joango zenik.

Agur eta ohore, Joseba