Menu Close

Nor gara?

Bilboko Berbalagunen urteak daramatzagu euskararen erabilera bultzatzen euskaldunak eta euskara ikasten ari direnak harremanetan jarriz eta praktikatzeko aukera berriak sortuz: berbataldeak, tailerrak, ikastaroak, hitzaldiak, mendi irteerak...

Programaren sustatzaileak: Bilboko Udala, Begoñako Asapala euskara elkartea, Deustuko Berbaizu euskara elkartea eta Bilboko AEK. Baina denen asmoa egitasmoa handitzea denez, Bilboko gainontzeko elkarte, euskaltegi, eskola zein norbanakoekin elkarlanean aritzeko asmo sendoa daukate.

Bilbotik kanpo Euskal Herriko hainbat herritan badira mintzapraktika egitasmoak. Ezagutu nahi dituzu?