Menu Close

Familian egiteko ekintzak, euskaraz: Koloretako Ziaboga.

Darabilborekin batera, eta auzoetako (Berbaizu, Santutxu eta Txurdinagako Euskararen astea,…), familian euskaraz aritzeko tailer sorta antolatu dugu. Martxoan, Korrika 22-ren arira, Koloretako Ziaboga jolasen ordua da. Urtxintxaren eskutik, Deustuko Bidarten, Santutxuko Karmelo plazan egingo ditugu. Tailerretan heldu bat eta haur bat edo bi izena emateko aukera egongo da, haurrak 4 urtetik 12 urtera. Hiru txanda antolatu ditugu 17:00etan, 18:00etan eta 19:00etan. Txanda bakoitzak 50 minutu inguru iraungo du. Hurrengo hilabetetan beste ekintza batzuk egingo ditugu: sukaldaritza, zeramika eta abar.
IZENA EMAN
#Darabilbo
#BilbokoBerbalaguna/MntzapraktikaTaldeak
#Gurasolagun