Menu Close

Hasierako berbalagun taldeak

Ikasturte hasieran berbalagun talde batzuk abiatu dira, eta beste batzuk sortuko dira aurrerantzean ere:

  • Astelehenetan, 18:30etik 19:30era, lameran.
  • Astearteetan (martitzenetan), 12:30etik 13:30era lameran.
  • Astearteetan (martitzenetan), Kultur Etxean talde bi hasiko dira euskal dantza errazak praktikatzeko (1.4 gela), eta lehenengo eguna azaroaren 3a izango da. Talde bat hasiko da 18:00etan, eta bestea 19:00etan, astero maiatzera arte.
  • Ostegunetan (eguenetan), 12:15etik 13:15era Rufi Aguyjen.
  • Ostiraletan (barikuetan), 17:00etatik 18:00etara, lameran.
  • Inguruetatik oinez ibiltzeko taldea, larunbat edo igandeetan, hilean behin gutxi gorabehera (9:30ean, Taraskan).

Talde guztiak doan, euskaraz ordubetez aritzeko eroso eta lagunartean. Zure zain daude berbalagunak, eman izena 607 609 580 zenbakian, eta eraman euskara praktikara!