Udaberriaren amaierarekin batera entregatu diogu saria Itxaso Garrastatxuri, zorionak! Saria Bermeoko produktuen sorta izan da. 34 erantzun jaso ditugu, eta erantzun zuzenak honako hauek izan dira:
1. Lotu hilabeteen izenak: lorail, maiatz; garagarril, uztail; zezeil, otsail; jorrail, apiril; bagil, ekain; agorril, abuztu; marti, martxo.
2. Argazkian egunsentia da.
3. Nestor Basterretxearen eskultura Erretenen dago.
4. Zuen arrainik gustukoena legatza da, hori izan da saridunarena, baina askok erantzun duzue bokarta, bisigua, lotxa, arraia…
Eskerrik asko guztiei parte hartzeagatik, udan atsedena hartu eta udazkenean izango dugu hurrengo lehiaketa, ordura arte, euskaraz bizi!