Menu Close

Salda eta askoz gehiago

Atzo elkartu ginen kultur etxeko bigarren solairuko sukaldean salda depuratiboa egiteko, baina saldarekin batera askoz gehiago elkarbanatu genuen: etxeko ohiturak, naturari buruzko jakintza, ingurugiroaren gaineko hausnarketa, gure gorputzen funtzionamendua hobetzeko aholkuak… Oso arratsalde ona pasatu genuen guztiok eta salda primeran egon zen!

Honen jarraipena izango dugu aurrerantzean, etorritako guztiek hurrengo batean etorriko direla esan ziguten eta. Mila esker Gaizka Sanchezi garenari buruz, egiten dugunari buruz hausnartzen laguntzeagatik, eta hain tailer interesgarria eskaintzeagatik.  Apuntatuta eraman genituen esandakoak, 10,78 zenbakiaren garrantzia adibidez, eta apuntatzeko beharrizan barik gordeko dugu guztiok atzo bizitakoa. Orain salda norberak egingo du, erraza da!