Menu Close

Salda

Aste honetan Korrikak sortu duen saltsa gozoa eta gero, salda egingo dugu apirilaren 10ean kultur etxeko sukaldean (bigarren pisuan), barrua garbitzeko. Horretarako Gaizka Sanchezek erakutsiko digu salda zelan egin, arratsaldeko seietatik zortzietara, doan. Ezinbestekoa da izena ematea, plaza kopurua mugatua baita. Azken eguna: apirilaren 8a. Izena emateko: deitu edo idatzi 607 609 580 zenbakira, whatsappez ere. Erraza da!

Busturialdeko Hitzan +