Menu Close

Bizkarsoro ikusteko gonbidapena

Martxoaren 22an Bizkarsoro pelikula ikusteko aukera izango dugu Nestor Basterretxea aretoan 19:30ean, baina horretarako ezinbestekoa da gonbidapena aurkeztea, ez da salduko sarrerarik. Berbalagunok gonbidapen bi dauzkagu interesdun guztien artean zozketatzeko, horretarako zuen izen abizenak jakinarazi behar dituzue whatsappez edo e-postaz: 607 609 580, bermeoberba@gmail.com, eta datorren astean zozketatuko ditugu.

Pelikula Korrika kulturalaren barruan programatu da, eta ikusi ondoren tertuliatxoa egingo dugu gaiaren gainean. Beraz, bariku horretarako plan bikoitza daukagu, zinea eta solasaldia.

Sinopsia: Bizkarsoro filmean euskaraz bizitzeagatik zigortutako euskaldunen bost istorio kontatuko dizkigute, identitateari eta hizkuntzari uko egitera behartutako komunitatearen historia. Bizkarsoro fikziozko lekua da, baina Euskal Herriko edozein herri ere izan daiteke.

Bestaldetik, martxoaren 16an, 17an edo 18an Negu Hurbilak ikustera joango diren berbalagunak izango dira: Arantza Gotxi, Karmele Allika, Lurdes Zumeta, Mila Saguri, Leire Abaroa eta Aitor Babio.

Euskaraz bizi gurekin, erraza da!