Ostiral arratsaldean gurasolagunak elkartu ziren Euskal Gunean euskaraz jolasteko eta oso ondo pasatzeko. Urtxintxa Eskolako Estitxurekin batera ibili ziren marrazten, kantatzen, bingo musikatuan probak egiten, baita oparitxoak jasotzen ere. Harro Herri Korrika… bagara! Eskerrik asko Estitxu!