Menu Close

Udazkeneko lehiaketaren sariduna eta erantzun zuzenak

Atzo eguerdian entregatu genion udazkeneko lehiaketako saria saridunari, Yolanda Martinezi, zorionak! Euskararen eguneko ospakizunetan alkateak eman zion produktuen sorta. Guztira, 185 erantzun jaso ditugu lehiaketan, eskerrik asko parte hartu duzuen guztiei. Honako hauek izan dira erantzun zuzenak:

1.- Lotu esanahi bereko hitzak:

Zuriak eta beltzak aditu –  bereak eta bost entzun. Onera egin –  hobetu. Xingola-mingola –  sigi-saga. Bat etorri –  ados egon. Ugazabandrea – nagusia. Aihena – pantalan. Biharamuna – hurrengo eguna.

2.- Zer ematen dio umeak astoari? Ogia.

3.- Amaitu esaldia: Horma-zuloetan… karakolak!

4.- Zein lehiaketaren finala izango da abenduaren 1ean Bermeoko lameran? Eingule?

Hurrengo lehiaketa negukoa izango da, otsailaren 1etik 16ra. Parte hartu, erraza da!