Negua amaitzear dagoen honetan, badakigu nor den neguko lehiaketaren sariduna: Ainhoa Malumbres, zorionak!
117 erantzunen artean zozketatu genuen saria pasa den astean, Serrats produktuen sorta ederra, Praktikatu oparitxoez gain. Honako hauek izan dira erantzun zuzenak:
1.- Lotu esanahi bereko hitzak: dar-dar, kolokan; gogo betean, bihotz eta buru; nire baitan, nire kolkorako; apropos, gurata; daborduko, honezkero; esne-mamitan, bitsetan; berdin-berdinak, enbor bereko ezpalak.
2.- Amaitu Bertsolari Txapelketa Nagusiko Maialen Lujanbioren agurra: “…txapela bete indar, mingaina dantzari, borroka irabazteko desesperantzari.”
3.- Zelan joaten ziren lehen Aratuste egunean jantzita? Marro.
4.- Zein da gustukoen duzun mozorroa? Gehien bat, gustatzen zaizue marro, pirata edo sorgin mozorrotzea.
Hurrengo lehiaketa maiatzaren 2tik 19ra izango da, udaberriko lehiaketa. Eskerrik asko parte hartzen duzuen guztiei!