Menu Close

Koloretako ziabogak: gurasolagunentzako tailerra

Pasa den ostiralean gurasolagunak elkartu ziren euskaraz jolasteko eta oso ondo pasatu zuten! Euskaraldiaren hasierarekin bat eginez Euskalgunean aritu ziren jolasean Urtxintxako Estiren laguntzarekin, koloretako ziabogak lortu arte. Amaieran kantuz eta dantzaz agurtu zuten elkar, hurrengo batean berriro elkartzeko asmotan.

Antzeko jolasetan edo tailerretan parte hartu nahi baduzue, harremanetan jarri 607 609 580 telefono zenbakian eta praktikatu euskaraz gurekin, familian ere!