Menu Close

Koloretako ziabogak: seme-alabekin batera euskaraz jolasteko

Datorren asteko ostiralean, hilaren 14an, seme-alabekin batera euskaraz jolasteko tailerra antolatu dugu euskalgunean, arratsaldeko 18:00etan, doan. Izena emateko: 607 609 580. Euria balitz, euskalgunean bertan egongo gara, barruan, bestela kanpoan izango dira jolasak. Parte hartzeko, helduaren izen-abizena eman behar duzue, eta umearen adina, besterik ez (whatsapez ere). Izena eman, praktikatu eta euskaraz bizi!