Menu Close

Inguruetatik oinez

Martxoaren 12an Bermeoko inguruetatik bi orduko ibilalditxo zirkularra egingo dugu, 10:30etik 12:30era, Erreten lameran hasita. Gomendatzen dizuegu oinetako erosoak ekartzea, zailtasun gutxiko ibilbidea izango bada ere, oraindik neguan gaude…Ezinbestekoa da izena ematea: 607 609 580 (whatsappez ere), edo bermeoberba@gmail.com. Azken eguna izena emateko: martxoaren 10a.

Naturaz gozatzeko eta larunbat goiza ondo pasatzeko, praktikatu euskaraz gurekin!