Negu betean heldu da lehiaketa: erantzun otsailaren 18a baino lehen eta Bermeoko produktuen zozketan hartuko duzue parte, oso erraza da: paperean bete eta berbalagunon postontzian utzi, Euskal Gunean (Atalde 17, behea), edo entregatu jaso duzun leku berean.
Beste aukera bat da Bermeon, zer? kultur agendan erantzun eta argazkia bidali 607 609 580 zenbakira. Eta azkenez, online bete eta bidali formularioa, izena eta kontakturako telefono zenbakia edo e-posta idaztea ahaztu barik.
Otsailaren amaieran argitaratuko ditugu blog honetan erantzun zuzenak, baita sariduna nor den ere. Zorte on, praktikatu euskaraz gurekin!