Menu Close

Dantza errazen tailerra

Askotan eskatu duzue eta badago data: urtarrilaren 28an hasiko da dantza erraz-errazen tailerra, zerotik pauso batzuk ikasteko eta astiro praktikatzeko. Aurreikusi dugu tailerra hiru egunetan luzatzea, otsailaren 11n amaitzeko, baina egun horretan erabakiko dugu berriro luzatzea edo ez eta blog honen bitartez informatuko dizuegu erabakiaz.

Euskal gunean elkartuko gara sei eta erdietatik zazpi eta erdietara eta ez da behar ezer berezirik, ondo pasatzeko gogoa baino. Ezinbestekoa izango da osasun neurri guztiak errespetatzea (distantzia, maskara…) eta talde txikia osatuko dugunez, plaza kopurua mugatua izango da.

Izena emateko azken eguna urtarrilaren 24a izango da. Bai informazioa eskatzeko, bai izena emateko, idatzi whatsappez: 607 609 580. Izena emateko ordena aintzat hartuko da, plazak bete arte. Praktikatu euskaraz gurekin, zain gaituzue!