Menu Close

Praktikatu euskaraz gurekin!

Aste honetan ibili gara aurtengo edizioa aurkezten (Oizmendi telebistan +, Bermeon euskaraz +) eta laster hasiko gara ikasgeletan ere gauza bera egiten. Edozein zalantza, galdera, iruzkina dela, aprobetxatu unea ikaskideekin komentatzeko, seguru espero baino hurbilago berbalagunen bat duzuela!

Laster helduko da guztion etxera parte hartzeko gonbidapena eskuorri batean, han aurkituko dituzue berbalagunok antolatzen ditugun ekintzak, taldeez gain. Ikusteko, klikatu hemen +

Zelan sortuko dugu berbalagun taldea? Zuek esango diguzue zein asteko egunetan ahal izango zareten elkartu eta gutxi gora beherako ordutegia. Gero, interes bereko hiru edo lau lagun elkartzea posible denean, taldea abiatuko dugu, astero ordubetez. Talde guztietan egongo dira bidelariak eta bidelagunak, dinamizatzailearekin zubilana egiteko. Praktikatu euskaraz gurekin! 607 609 580 (whatsappa ere).