Menu Close

Irailera arte!

Heldu da ikasturte amaiera eta irailaren 17an bueltatuko gara, hasi pentsatzen zer nahi izango duzuen egin euskaraz gehiagotan eta gehiagorekin hitz egiteko… zuen proposamen guztiak jasoko ditugu bueltan, ordura arte udako berbalagun daukazue eta hasierako hitzordu bi dauzkagu:

– Asteazkenean, uztailaren 3an, 19:00etan lameran, 20:00etara arte.

– Ostegunean, uztailaren 4an, 20:00etan lameran ere.

Taldeak autonomoak izango dira, eta erabakiko dute nora joan, zer egin, eguna edota ordua aldatu… Parte hartzeko, bertaratu eta galdetu, beste barik, erraza da!