Menu Close

Daviden bidaia: kronikatxoa

Atzo arratsaldean kontatu zigun Davidek bere aitaren herrira egindako bidaia, eta oso arratsalde ona pasatu genuen argazkien bidez bere ibilbidea egiten. Sei egunez joan da oinez Bermeotik Escarabajosa de Cabezasera azaroaren amaieran, eta egunez eguneko anekdotak kontatu zizkigun, baita abentura amaierakoak ere.

Erakutsi zizkigun erabilitako tresnak, motxila eta arropak, hobeto irudikatzeko horrelako bidaia antolatzea zer den. Oso baliagarria izan zen, eta guztion pasadizoak konpartitu genituen. Eskerrik asko atzo gerturatu zineten guztiei, eta Davidi bereziki, bere esperientzia guztion aurrean aurkezteagatik.

Horrelakoren bat aurkezteko prest bazaudete, kontaktatu (607 609 580), eta antolatuko dugu, erraza da!